Gertatukoa jakin bezain fite, udalak salaketa paratu zuen Foruzaingoan. «Traktorearen deposituko gasolioa ebatsi zuten, 60 litro inguru, erradiadorea eta olioa neurtzeko ziria ere falta ziren, kableak moztuta, torlojuak laxaturik… Oraino ez dute kalkulatu ahal izan kalteen zenbatekoa. Une honetan traktorea eta sasia mozteko makina konpontzen ari dira eta aste guztia geldirik egonen da, lanean aritu ahal izan gabe».
Traktorea eta sasiak mozteko makina Bagordiko piknik-gunean utzia zutela adierazi du udalak, «lanean ari den tokian, normalki egiten den bezala».