Baztango Berdintasun Batzordeak hurrengo bilerarako deialdia egin du, azaroaren 10ean 18:00etan udaletxeko batzar gelan. Bertan hainbat gai landuko dituzte; lehenik, aitzineko bileraren akta onartuko dute, gero azaroaren 25era begira, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren programazioa adostuko dute, mugimendu feministaren eta eragileen arteko koordinazioa antolatuz, eta akitzeko proposatutako bertze edozein gairi buruz arituko dira.
Beti bezala, parte hartzea baieztatzeko eskatu diete eragile feministei, berdintasuna@baztan.eus helbidera idatziz.