XXXV. 'Ordizia Txapeldun' gasna lehiaketa egin zuten atzo eta azken hamar urteetako saridunak lehiatu ziren bertan. Julen Arburuak lortu zuen garaipena, 9,14 puntu lortu zituen aurkeztutako gasna irabazleak, eta Urrezko Gazta ere jaso zuen, 8,5 puntutik gorako emaitza lortu zuelako. Bigarren urtez segidan irabazi du sariketa, iaz ere, 2021eko Ordizia Txapeldun lehiaketan bera izan baitzen garaile. Bigarren saria Segurako Ondarre gaztandegiko Eneko Goiburuk jaso du, eta hirugarrena Ilarduiako La Lezeko Eli Gorrotxategik.
Epaimahaia Patxi Perez Elortondo eta Maria Jose Garcia teknikariek, Gorka Rico eta Arantxa Agirrezabala sukaldariek, Aitzol Zugasti eta Eli Belauntzaran kazetariek eta Kino Martinez Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusiak osatu dute.
Ez da azken aldia irabazi duen sari bakarra, Elizondoko ferian egindako lehiaketan ere lehen saria eskuratu baitzuen.