Baztandarra Txirrindulari Taldetik eskerrak eman dizkiete denei, «beraien laguntza gabe zaila izanen zen hau dena aitzinera ateratzea».
Errepidea, mendi bizikleta eta enduro
Bertze aldetik, uda osoan Nafarroako herrietan barna ibili ondotik, errepideko lasterketa denboraldia irailaren 17an akitu zuten Altsasun Baztandarra Txirrindulari Taldekoek.
Mendi bizikletari dagokionez, denboraldiaren bigarren zatia irailean hasi ziren, Udazkeneko Irekiko probekin. Lodosan, bigarren postua eskuratu zuen Hodei Alemanek. Azaroaren 12an eginen dute azkena Lezaunen.
Honetaz gain, enduro modalitatean ere ari dira kadete eta jubenil mailako txirrindulariak. Asteburu honetan Igantziko Irrisarri Landen egindako proban, erraterako, Unax Erasok hirugarren postua eskuratu zuen junior mailan. Iraitz Iturralde taldekideak ere parte hartu zuen, Katea Bike taldeko Eneit Bertiz sunbildarrak irabazi zuen proban.