Elizondoko Gau Beltza komisioak antolatuta Gau Beltza besta ospatu dute bigarren urtez urriaren 31n. Besta hasteko zahar etxean elkartu ziren eta margotutako mural bat eman zieten egoiliarrei. Gero, gorapeetan merienda izan zuten, kalabazak apaintzeko tailerra eta aurpegi margoketa. Ondotik, kalejira egin zuten plazaraino eta bertan ipuin kontalaria izan zuten, Xanduli manduli eta Larrazkena abestiak kantatu eta dantzatu dituzte, beldur erreketa egin dute eta goxoki eta gaztaina jatea izan dute. Argazkiak: Juan Mari Ondikol
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.