Saharaztan taldeak bi mezu zabaldu nahi ditu eskualdeko jendarteari. batetik eskerrak eman nahi dizkie Elizondoko ferietan egindako tonbolarako «borondate guztiarekin beraien produktu, zerbitzu etab. eman dizkiguten lantegiei. Gure eskaera hain eskuzabaltasunez erantzuteagatik».
Eta bertzetik eskerrak eman nahi dizkiete «gure postuko tonbolan parte hartu zuten erosle guztiei, beraien sosekin gure egitasmoak aitzinerat ateratzean lagundu baitute bertze behin ere».
Bertze aldetik, Baztan-Bidasoko saharar herriaren aldeko elkartasun taldeak oroitarazi nahi du «hurrengo udarako harrera familia berriak beharrezko direla errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren ahalik eta neska-mutiko gehienei osasun eta ongizate aukera gure artean eskaintzeko».
Hortaz informazio gehiago nahi duenak saharaztan@hotmail.com helbide elektronikora idatzi edo Facebooken aurkituko du informazioa.