Eskualdeko kirol talde gehienek ez zuten jardunaldirik Domu Saindu egunean, baina Baztango hiru taldek partidak jokatu dituzte azaroaren 1ean. Talde nagusiak kopako aurrekanporaketa gainditu du eta jubenilek dagokienez, lehen mailakoek irabazi egin zuten eta bigarren mailakoek galdu, aitzineratutako partidan.
FUTBOLA
NFF Kopa aurrekanporaketa
- Berriozar 3 – Baztan 5 (Patxi Sarrateak 2, Alvaro Fernandez, Aimar Larralde eta Mikel Ariztia)
Jubenilen lehen maila
- CD Lezkairu 0 – CD Baztan 2 (Xuban Bengoetxea eta Xuban Telletxea)
Jubenilen bigarren maila (aitzineratutako partida)
- Rotxapea CD B 3 – CD Baztan B 2 (Zena Irisarri eta Asier Barberena)