Elizondoko Amezti elkarteak antolatutako ateraldian, Baztango Xurieren mahastiak eta upategia ezagutzen izan ziren Arizkunen. Ana Iriartek bere azalpenekin, balorean paratu zuen ekologikoan lantzea. Bisita akitzeko, ardoa probatu zuten, Baztango Zaporeak elkarteko zenbait produktuz lagunduta. «Mila esker irteeran parte hartu zenuten guziei eta bereziki Anari», adierazi dute Amezti elkartekoek.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.