Iruritako Herriak bizikleta martxak antolatu ditu gaur eta azaroaren 3an, 10ean eta 17an, jendea Erdizko proiektuaren inguruko herri galdeketetan parte hartzera animatzeko. Ortzegunero, gaurtik hasita, herriko plazan elkartuko dira 18:30ean eta herritik barna ibiliko dira.
Herri galdeketa azaroaren 20an
Espainiako Gobernuak Erdizko aferari buruz Baztango Batzar Nagusiak proposatutako herri galdeketa debekatu zuenez, Baztango alkateek galdeketa haien kabuz antolatzea erabaki dute, «herritarren hitza aditzeko» helburuarekin. Azaroaren 20an, igandean, eginen dituzte galdeketak herri guzietan, Almandozen izan ezik. Herri bakoitzak erabakiko du non eta zein ordutan bozkatzen ahalko den.
Bizikleta martxekin, iruritarrek galdeketa hauetan parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak, «gure eskubidea delakoz eta ezin digutelakoz ukatu».