Hainbat kultur jarduera antolatuko ditu Elizondoko Txokoto tabernak azaroan

Poesia errezitaldiak, liburu aurkezpenak, kontzertuak eta dokumental proiekzioa izanen dira hilabete honetan

Elizondoko Txokoto tabernak hainbat ekitaldi antolatu ditu azarorako, denak debalde:

  • Azaroak 6, igandea: Poesia errezitaldia Ainhoa Urienen eskutik 19:30ean. Euskaraz.
  • Azaroak 20, igandea: Tere Irastortzaren Mundua betetzen zenuten liburuaren aurkezpena 19:30ean. Euskaraz.
  • Azaroak 23, asteazkena: Pedro Mari Esarteren Relato sociológico de la conquista navarra 1512-1524 liburuaren aurkezpena 19:30ean. Gazteleraz.
  • Azaroak 27, igandea: Taigako sekretuak dokumentalaren proiekzioa, 18:00etan euskaraz eta 19:30ean gazteleraz.
Ekitaldiek plaza mugatua dutenez, aldez aurretik erreserbatu beharko da 699 24 07 51 edo 666 37 49 01 telefono zenbakietara deituta. Honez gain, bi kontzertu ere antolatu dituzte; azaroaren 11n, ortziralea, Tokyo Sex Destruction taldeak joko du eta azaroaren 25ean, berriz, The Brontës taldeak. Bi kontzertuak 22:30ean izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun