Gau Beltza

Iruritan ere Gau Beltza ospatuko dute aurten

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 27a, 16:00

Iaz haurrei zuzenduta antolatu zuten Iruritan Gau Beltza. Aurten, berriz, gazte eta helduek ospatuko dute. Urriaren 31n 21:00etan Gizarte Bilguneko ostatuan elkartuko dira eta afaria eta besta izanen dute bertan. Izena ostatua eman daiteke eta txartelak 20 euro balio ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun