Gaztetxea goizetik irekiko dute eta urteroko postua paratuko dute gazteek. Arratsaldean, berriz, punk kontzertuak izanen dira 19:30etik 22:30era, Bataälla eta Reclusión taldeen eskutik. Gauez, berriz Wateke km 0 eginen dute 23:00etatik aitzinera eta hiru DJ izanen dira: Euskadi Ta Askatatxunda, Azukre Beltxarana eta Xuritabeltz.
Honez gain, Mendi eta Intza ostatuetan ere konztertuak izanen dira. Mendin Trikidantz taldearekin dantzaldia izanen da 19:00etan. Intzan berriz, DJ Tirri&Tery izanen da 22:00etan, eta 00:30etik aitzinera DJ Kool.