Baztango Udaleko Berdintasun Batzordeak Eraikuntza maskulinoa? Gizonendako berdintasuna sustatzeko lantegia izeneko tailerra antolatu du azaroan. Hiru saioa eginen dituzte, hilaren 2an, 9an eta 16an, 17:30etik 20:30era Arizkuneneko batzar gelan.
Eraikiz kolektiboko kideak izanen dira hizlariak eta hainbat galdera planteatuko dituzte: gure maskulinitatea eraikia edo naturala da? Zer ondorio ditu gugan? Eta gure ingurukoengan? Aita izateko moduan ere eragiten du?». Honez gain, jasotako gizarte eta hezkuntza espezifikoa nolakoa izan den aztertuko dute, «baita horrek agintearen kudeaketan, erregistro emozionalean, gure harremanetan, berdintasuna eraikitzeko praktiketan… duen eragina ere».
Informazio gehiagorako eskuragarri daude berdintasuna@baztan.eus helbide elektronikoa eta 613 00 36 34 telefono zenbakia.