Aspeko pilotari profesionalen partidak izanen dira ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 25a, 14:30

Aspe Pilotako partida profesionalak izanen dira ortzirale honetan, feria egunean, Elizondoko Baztan pilotalekuan 18:00etan. Lehenik Victor eta Gaskue, Salaberria eta Erostarberen kontra arituko dira, eta ondotik partida nagusia izanen da: Iribarria eta Zabaleta, P. Etxeberria eta Martijaren kontra. Txartelak salgai daude 30 eurotan entradasfronton.com atarian eta Futbolin ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun