Azaroaren 5ean, larunbata, 18:00etan hasita, Pottoka, Occhi di Farfalla eta Zakill musikarien kontzertuak izanen dira. Sarrera debalde izanen da eta musikaz gain, mural margoketa eginen dute eta pintxoak ere izanen dira gerturatzen direnendako.
Azaroaren 20an, igandea, Mice eta Rüdiger taldeen kontzertuak izanen dira, 18:00etan baita ere. Sarrerak 5 eurotan erosten ahalko dira eta norberak bere edalontzia eramateko eskatu dute.