Elizondoko Abesbatzaren kontzertua azaroaren 13an
Elizondoko Abesbatzak Berroetan urriaren 23an egitekoa zuen kontzertua gibelatu egin behar izan zuten, eta data berria azaroaren 13a izanen da. 11:00etan Berroetako elizan elkartuko dira, mezan kantatuko dute eta ondotik kontzertua eskainiko dute.