Mahai-jokoen kutxa ibiltaria Amaiurren izanen da urriaren 22an eta 23an

Ttipi-Ttapa 2022ko urriaren 20a

Mahai-jokoen kutxa ibiltariak bailarako itzuliarekin segitzen du eta asteburu honetan Amaiurren txanda izanen da. Baztango Kultura Zerbitzuak eta Amaiurko Herriak antolatua, urriaren 22an eta 23an heldu, gazte eta haurrek mahai-jokoekin jostatzeko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun