'Suizidioari buruz hitz egin dezagun' solasaldia izanen da bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 19a, 17:00

Nafarroako Gobernuak, Besarkada elkarteak eta Itxaropen Telefonoak suizidioari buruzko hainbat jardunaldi antolatu dituzte irailean, urrian eta azaroan, eta bihar Elizondon eginen dute 18:00etan Arizkunenean. Bertan, suizidioari aurre egiteko sentsibilizazio eta elkarrizketa topaketen programa aurkeztuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun