'Bidea zabalduz 2022' zikloaren barnean abesbatzen kontzertuak izanen dira Iruritan eta Arraiozen

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 19a, 08:00

Nafarroako Abesbatzen Elkarteak Bidea zabalduz 2022 zikloa abiatu du eta hainbat kontzertu eginen dituzte Nafarroa osoan. Gure eskualdean, Baztango Donejakue Bidearen Lagunen elkartearen laguntzaz, bi kontzertu antolatu dituzte.

Urriaren 23an, igandean, Atarrabiako Abesbatzak Iruritako elizan kantatuko du 12:00etan, Iñigo Casalik zuzendua eta Itziar Perez de Ziriza pianistarekin batera. Azaroaren 5ean, berriz, Doneztebeko Mendi Abesbatza Arraiozko elizan izanen da 19:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun