Trafikoa arautzeko pintatze lanak eginen dituzte hurrengo egunetan Elizondoko karriketan, eta trafiko mozketak eta aparkatzeko debekuak izanen dira lan horiek ahalik eta modu egokienean egin ahal izateko. Lanak egun batzuk luzatuko direla iragarri dute, eta auzotar eta erabiltzaileen ulermena eskatu dute.
Bihar, urriaren 19an, Jaime Urrutia eta Giltxaurdi karrikaren arteko lanak eginen dituzte, komun publikoen parean. Ortzegunean eta ondoko egunetan, berriz, Aita Donostia karrikan jardunen dira, Paularenako zonaldetik hasita.