Larunbatean Erratzun, Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Laurendi Zelaieta oiztarrek osatutako hirukoteak 9-7 irabazi zion Manu Irigoien (Erratzu), Mikel Sagaseta (Irurita) eta Jabi Apeztegiak (Doneztebe) osatutakoari. Oscar Urrutia (Irurita), Joseba Urtasun (Irurita) eta Pablo Dorregarai (Irurita) hirukoteak, berriz, 9-6 irabazi zion Xabi Barberena (Irurita), Egoitz Prim (Irurita) eta Juan Mari Maiaren (Elizondo) kontra ariko da.
Igandean Iruritan, hiru partida jokatzekoak ziren, baina bakarra jokatu zuten. Manu Irigoien (Erratzu), Mikel Sagaseta (Irurita) eta Jabi Apeztegia (Doneztebe) hirukoteak 9-7 irabazi zion Jon Apeztegia (Doneztebe), Mikel Telletxea (Doneztebe) eta Ugutz Zelaietak (Oiz) osatutako hirukoteari.
Urriaren 18an, asteartean 20:00etan, jokatuko dute bigarren jardunaldiko bertze partida bat: Gorka Urtasun (Irurita), Iban Juanena (Doneztebe) eta Kaiet Itoiz (Erratzu); Jon Apeztegia (Doneztebe), Mikel Telletxea (Doneztebe) eta Ugutz Zelaietaren (Oiz) kontra ariko dira.