Akitaniako La Rochelle ikastetxeko irakasleak Nafarroan izan ziren urriaren 3tik 6ra, Lanbide Heziketako KIMUA programa ezagutzeko. Ikastetxeko 11 irakasle eta zuzendari pedagogikoaz gain, Akitania eskualdeko Berrikuntza arduraduna eta Eramus+ mugikortasun programako koordinatzailea izan ziren bertan.
Cenifer, Uharte BHI eta Elizondoko zentroak bisitatu zituzten, KIMUA programaren funtzionamendua ezagutzeko, baita zentroek metodologia aktiboetan egiten dituzten lanak bertatik bertara ikusteko. Elizondoko Lanbide Eskolak proiekturik onenak aurkeztu zituen eta metodologia nola aplikatzen duen azaldu zuen.
KIMUA proiektua
Hezkuntza Departamentuak 2018an abiatu zuen KIMUA programa, Lanbide Heziketako zentroetan metodologia aktiboak sustatzeko. Programaren helburua «ikasleengan arazoen zailtasunei neurri hartzeko trebetasunak, ordezko alternatiben erabilera eta bilakaera baloratzeko tresnak sustatzea» da.