Nafarroako XXIII. paxaka txapelketa asteburuan abiatuko da Iruritan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 14a, 15:00
Sei hirukotek jokatuko dute Nafarroako paxaka txapelketaren 23. edizioa. Argazkia: Ondikol

Laxoa elkarteak antolatuta, Baztango eta Malerrekako sei hirukotek jokatuko dute eta  azaroaren 20an jokatuko dute finala

Baztan eta Malerrekako sei hirukotek eman dute izena Laxoa Elkarteak antolatutako Nafarroako paxaka txapelketaren 23. edizioan. Lehen bi jardunaldiak asteburu honetan eta asteartean jokatuko dituzte Iruritako Aranabia pilotalekuan. Ligaxkako lau lehenbizikoak finalaerdietarako sailkatuko dira eta finala azaroaren 20an jokatuko da.

  • Urriaren 15ean, larunbatean 17:00etan Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Laurendi Zelaieta oiztarrek osatutako hirukotea, Manu Irigoien (Erratzu), Mikel Sagaseta (Irurita) eta Jabi Apeztegiak (Doneztebe) osatutakoaren kontra ariko da. 18:00etan, berriz, Oscar Urrutia (Irurita), Joseba Urtasun (Irurita) eta Pablo Dorregarai (Irurita) hirukotea, Xabi Barberena (Irurita), Egoitz Prim (Irurita) eta Juan Mari Maiaren (Elizondo) kontra ariko da.
  • Urriaren 16an, igandean 16:30ean Oscar Urrutia (Irurita), Joseba Urtasun (Irurita) eta Pablo Dorregarai hirukoteak, Gorka Urtasun (Irurita), Iban Juanena (Doneztebe) eta Kaiet Itoiz (Erratzu) izanen du arerio. 17:30ean Xabi Barberena, Egoitz Prim (Irurita) eta Juan Mari Maia (Elizondo), Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Laurendi Zelaieta oiztarren kontra ariko dira eta 18:30ean Manu Irigoien (Erratzu), Mikel Sagaseta (Irurita) eta Jabi Apeztegia (Doneztebe), Jon Apeztegia (Doneztebe), Mikel Telletxea (Doneztebe) eta Ugutz Zelaietaren (Oiz) kontra.
  • Urriaren 18an, asteartean 20:00etan, Gorka Urtasun (Irurita), Iban Juanena (Doneztebe) eta Kaiet Itoiz (Erratzu); Jon Apeztegia (Doneztebe), Mikel Telletxea (Doneztebe) eta Ugutz Zelaietaren (Oiz) kontra ariko dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun