Beartzungo Eguna ospatu dute giro ezin hobean

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 14a, 19:00

Bi urteren ondotik, Beartzungo Eguna ospatu ahal izan zuten berriz ere joan den larunbatean barrideek. Encarnacion Oyaregik eta Enaitz Goñik botatako altxaferoarekin hasi zuten eguna eta Jo ala Jo taldeko erraldoiak izan zituzten bertan besta alaitzeko, Baztango Gaitariez lagunduak. 130 lagun inguruko bazkaria egin zuten eta ondotik kantatzeko eta dantzatzeko aukera izan zuten Santxotenarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun