Arizkungo Herriak batzarra eginen du astelehen arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 14a, 14:00

Urriaren 17an 19:00etan medikuaren etxean elkartuko dira

Arizkungo alkatetza taldeak herri batzarra eginen du heldu den astelehenean 19:00etan medikuaren etxean, eta hainbat gai landuko dituzte:

  1. Elixaldea eta Talaimendi arteko plan urbanistikoa
  2. Eskolako patioaren handitzea
  3. Bozateko etxebizitza berrien planen azalpena
  4. Hilerriko kontuak
  5. Interneta
  6. Komun publikoen garbitasuna eta funtzionamendua

Lehenbiziko hiru puntuak Baztango Udaleko arkitektoak azalduko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun