Haurraren loaren inguruko solasaldia eginen dute Elizondon urriaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 14a, 13:00

Kaxkamelon dendan izanen da ekitaldia, heldu den ortziralean 17:30etik 19:30era

Elizondoko Kaxkamelon dendak haurraren loari buruzko solasaldia antolatu du urriaren 21ean 17:30ean. Sabeletik Mundura proiektuko Nahia Alkorta Elezgarai izanen da hizlaria eta bertzeak bertze, loa adinaren arabera, familiaren atsedena hobetzeko gakoak eta segurtasun neurriak landuko ditu.

Solasaldiak bi orduko iraupena izanen du, eta prezioa 30 eurokoa izanen da pertsonako eta 40 eurokoa bikoteendako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun