Baztango Liburutegi Publikoak komiki eta nobela grafikoak gustuko dutenendako irakurle taldea sortu nahi du, eta urriaren 17an, hurrengo astelehenean, eginen dute ekimenaren aurkezpen saioa. 19:00etan liburutegian bilduko dira egitasmoa zertan datzan azaltzeko. Hortik aitzinera, taldea hilabetean behin bilduko da maiatza arte Adur Larrea komikigilearen gidaritzapean, leitzen dituzten komiki eta nobelak aztertzeko eta komentatzeko.
Taldean parte-hartzea debalde izanen da eta interesa dutenek 948 581 204 telefono zenbakira deitu edo biblibaz@navarra.es helbidera idatzi beharko dute izena emateko. Antolatzaileek adierazi dutenez, «printzipioz helduei zuzendutako jarduera da, baina izen-emateen arabera haur eta gazteek ere interesa dutela ikusten bada, bertze aukera batzuk aztertuko lirateke».