Suizidioari buruzko jardunaldia antolatu dute urriaren 20an Elizondoko Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2022ko urriaren 12a

Freepik.com

Nafarroako Gobernuak, Besarkada elkarteak eta Itxaropen Telefonoak suizidioari buruzko hainbat solasaldi antolatu dituzte irailean, urrian eta azaroan hainbat herritan, eta urriaren 20an Elizondon izanen da. 18:00etan Arizkunenea Kultur etxean eginen da eta suizidioari aurre egiteko sentsibilizazio eta elkarrizketa topaketen programa aurkeztuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun