Eskola ttikien besta arrakastatsua egin dute igandean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 11a, 16:00

Eguraldia lagun, «inguruko herrietako hainbertze jende hurbildu zen»

Argazkiak: Iruritako Guraso Elkartea

Zugarramurdi, Urdazubi eta Baztango Eskola ttikien besta ospatu zuten igandean Iruritan eta Guraso Elkarteak adierazi duenez, «giro ederra izan genuen eta mundu guztiak izan zuen antolatutako ekimenez disfrutatzeko aukera».

10:00etan hasi zen jardunaldia harrera ekitaldiarekin; «Maite Oteizak agurra egin zuen, gero Iruritako eskolako ikasleek klasean prestatutako bertso bat kantatu zuten eta akitzeko herriko dantzari talde batek dantza bat eskaini zigun». Ibilaldia abiatu zuten ondotik, ezkila jotzearen doinuarekin batera, eta «bidean gisu-labea, ferrategia eta errotak ikusteko aukera» izan zuten. Gero hamaiketakoa jan, aurpegiak margotu eta Ainara Unanua ipuin kontalariaren istorioak aditu zituzten.

Eguerdian Erreboteko plazarantz joan ziren eta bertan elkarrekin bazkaldu eta «postre goxoak dastatu genituen». Gainera, saskiak zozketatu zituzten. Bizphiru Pelau taldeak arratsaldea musikaz alaitu zuen eta haurrek hainbat ekitaldi izan zituzten; puzgarriak, zaldietan ibiltzea, zurezko jokoak…

Iruritako Guraso Elkarteak Almandozko gurasoei pasatu zien lekukoa hurrengo urterako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun