Plataformak adierazi duenez, «urriaren 12an Espainiako erreinuak bere izaera kolonial eta genozida ospatzen du. 500 urte ondoren bertze hainbat herrirekin egiten duten bezala, inposizioaren bitartez gure bizimodua, kultura eta lurrak ere suntsitzen segitu nahi dute. Horren aitzinean, baztandarrak karrikara aterako gara eta azkeneko 500 urtetan egin dugun bezala, gure lurra, kultura eta bizimodua defendituko ditugu. Gure historia berridatzi nahi duten horiei oroitaraziko diegu Espainiako erreinua existitu baino lehen Erdizen ardiak, behorrak eta Baztango nekazariak zeudela, eta egonen direla Espainiako erreinua desagertu ondotik ere bai».