Baztanerat bizitzera etorri diren herritarrei harrera eginen die Baztango Udalak ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 10a, 19:00

Arantzan azken hilabeteotan herrira bizitzera joan ziren herritarrei ongietorria egin zieten irailaren 29an.

Baztango Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gizarte Zerbitzuek hondarreko urteetan bailarara bizitzera etorritako herritarrei harrera eginen diete ortzegunean, urriaren 13an, 11:00etan Arizkunenean. Horretarako, zinegotzi eta teknikariek hamaiketakoa prestatuko dute eta etorri berriekin euskararen garrantziaren inguruan eta kulturartekotasunaz arituko dira. Gainera, behar dituzten informazio eta argibideak emanen dizkiete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun