Saioa Jaurena omendu du BRT Menditarrak errugbi taldeak etxeko lehen partidan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 10a, 13:00

BRT Menditarrak talde nagusiko kideak Saioa Jaurena errugbilari ohiarekin, omenaldia egin eta gero.

BRT Menditarrak errugbi taldeak omenaldia eskaini dio Saio Jaurena errugbilari ohi baztandarrari, errugbi profesionala utziko duela iragarri ondotik. Larunbatean Lekarozen, talde nagusiak etxean jokatu behar zuen denboraldi honetako estreineko partidaren aitzinetik omendu zuten. Zoritxarrez, BRT Menditarrak ezin izan zion garaipenik eskaini Jaurenari, 29-38 galdu baitzuen Elorrio taldearen kontra.

Goizean gazteak

Larunbat goizean ere errugbia ikusteko aukera izan zen Lekarozen, kasu honetan gazteenen eskutik. Hamalau urtez beheitikoak zazpinakako lehian aritu ziren eta etxeko taldea, Txingudi-BRT, bigarren izan zen. Ordizia A, Ordizia B eta Zarautz/Beltzak taldeen kontra irabazi egin zuen eta Bera Bera taldearen kontra galdu. Donostiarra izan ziren garaile, beraz. Hamasei urtez beheitikoen ligako lehen partida ere jokatu zuten Bera Bera-BRT eta Gaztedi taldeek. Partida borrokatuaren ondotik, gasteiztarrak nagusitu ziren, 19-25.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun