Iruritako errebestetan herriko gazte batzuk Gizarte Bilgunean egindako kalteak salatu ditu herriak

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 10a, 10:00

Herriko gazte batek su-itzalgailua hustu zuen jendea barnean zegoela eta komunean ere kalteak egin zituzten

Iruritako errebestak ospatu dituzte asteburu honetan, eta giro ederra izan badute ere, larunbat arratsean herriko gazte batzuk Gizarte Bilgunean egindako kalteak salatu ditu herriak. Pello Iriarte alkateak adierazi dunez, «ostatua ireki berria zegoen, 20:00etan gazteak eta gurasoak haurrekin etorri berriak ziren bokatak afaltzera eta 21:00etan herriko batek su-itzalgailu oso bat hustu zuen. Jendea gaizki ibili zen ostatutik ateratzeko eta gaua izorratu ziguten, baita hilabetea ere». Iruritako Herriak salaketa paratu du Foruzaingoaren komisarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun