Feriei eta bertze hainbat gairi buruz aritzeko batzarrea eginen dute urriaren 7an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 6a, 11:00
Feriak ere hizpide izanen dituzte ortzirale arratseko batzarrean Elizondon.

Ortziralean 20:00etan Elizondoko herriko etxean dute hitzordua

Elizondoko alkateak eta kargodunek batzarre deialdia egin dute urriaren 7an, ortziralean 20:00etan Elizondoko herriko etxean. Hainbat gai interesgarri landuko dituzte eta herritarrak biltzeko deia egin dute.

Hasteko, azken batzarreko aktaren irakurri eta, hala balitz, onartuko dute. Ondotik, hilerriko ehorzketen ordainketa, Elizondoko feriak, Orabideko haritz amerikar eta gaztainondoen bakanketa Baztango udalaren bitartez saltzeko hitzarmena eta Erdiz Biziriken solasaldi informatiboa izanen dituzte hizpide, galdera eta eskaeren txandari ekin aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun