Iruritako errebestak ospatuko dituzte ortzirale eta larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 6a, 10:00

Uda pasatuta, besta gosea asetzeko aukera izanen dute Iruritarrek asteburu honetan

Bihar, urriaren 7an, 19:00etan irekiko da egitaraua mus tximistarekin eta mahai jokoekin Gizarte Bilgunean. 21:00etan talo jatea eginen dute leku berean eta ondotik dantzaldia izanen da Salaberrirekin.

Larunbatean, urriaren 8an, I. Meakara Igoera eginen dute 11:00etan. 14:30ean bazkaria izanen da Gizarte Bilgunean eta bazkal ondoan Tuku tuku txaranga herritik barna ibiliko da. Akitzeko, 23:00etan DJ J&Jk girotuko du gaua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun