Karrikabuelta bizikletan eginen dute ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 5a, 15:00

Herriko plazatik abiatuko da 19:00etan eta DJ Reimyk girotuko du bere musikarekin

'Udazkenean ere bizikletan nonahi, bizikletan noranahi' lelopean, bizikletaren erabilera sustatzeko martxa antolatu dute Talde Ekosozialak, Baztan Ikastolak, Elizondoko Eskolak, Baztandarra Taldeak, Baztango Udalak eta Elizondoko Herriak. Urriaren 7an, ortziralean, Elizondoko plazatik abiatuko da 19:00etan.

Gainera, «hitzordu herrikoi, alai eta gozagarria» izan dadin, DJ Reimyk musika jarriko du karrikabueltan bere bizikleta bereziarekin. Itzuli girotu eta musikatua izanen da, adin guziei zuzendua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun