Vitagrama proiektuaren aurkezpena ortziralean Amaiurren

Ttipi-Ttapa 2022ko urriaren 5a

Labrit Multimediako kideak Vitagrama proiektua aurkezten ari dira Baztango hainbat herritan, familiakideen memoria betiko atxikitzeko sortu duten tresna digital berria. Ortziralean Amaiurren txanda izanen da eta 18:30ean eginen dute aurkezpena herriko elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun