Giro ederrean ospatu dute Nekazalpunk besta Elizondon

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 3a, 16:30

Zapatillera proiektuak Nekazalpunk jardunaldia antolatu zuen larunbatean Elizondoko Merkatuko Plazan. Egun osoko egitaraua izan zuen; azoka, dokumental proiekzioa, musika, bazkaria… eta 18:00etan musika jaialdia hasi zen. Eskualdeko, Euskal Herriko, Kataluniako eta Madrilgo hamalau taldek parte hartu zuten eta balorazio «arras ona» egin dute antolatzaileek; «uste genuena baino jende gehiago hurbildu zen gauean».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun