Nekazalpunk musika jaialdia bueltan izanen da urriaren 1ean Elizondon

Zugarramurdiko Aho Zakil Konekxion taldea izanen da Nekazalpunk jaialdian joko duenetako bat.

Egitarau zabala prestatu dute larunbat osorako eta hamalau taldek joko dute 18:00etatik aitzinera Merkatu Plazan

Zenbait urtez ospatu gabe egon ondotik, berriz ere bueltan da Nekazalpunk musika jaialdia. Urriaren 1ean, larunbatean ospatuko dute eta 18:00etan hasita eskualdeko, Euskal Herriko, Kataluniako eta Madrilgo hamalau taldek joko dituzten kontzertuez gain, egitarau zabala prestatu dute egun osorako.

Egitaraua

Larunbatean 10:00etan artisau azoka izanen da. 10:30ean txalaparta tokata. 11:30ean, Gurean: Animalien erabilera Euskal Herriko festetan dokumentala emanen dute. 13:00etan, Orozkoko Buterflai bakarlaria ariko da. 14:00etan bazkari herrikoia eginen dute eta bazkalondoan, banatzaile alternatiboen feria. 16:00etan kontzertu akustikoa emanen dute Olaia (Lesaka) eta Andreina Jolin (Iruñea) musikariek. 17:30ean, Baztan eta Lesakako musikariek osatutako Ajataka taldeak perkusio kontzertua emanen du eta 18:00etan kontzertuak hasiko dira.

Sarrera 5 euro ordaindu beharko da, taldeak laguntzeko. Eskualdeko, Euskal Herriko, Kataluniako eta Madrilgo hamalau talderen musika adituko da Merkatu Plazan: Goroldio (Baztan), Ozpinduk (Malerreka), Bip (Bera), Aho Zakil Konekxion (Zugarramurdi), Hummus de Lombriz (Arrarats), Larba (Malerreka), Därsel (Madril), Piñen-Aborto Sonoro (Berga, Katalunia), Ernia (Zarautz), Bruma (Urola Kosta), Kuma no motor (Baiona), D+I (Altsasu), I+D (Altsasu), Zakill (Lekaroz) eta Munizia Polizial (Madril).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun