Erdiz Bizirik plataformak hainbat batzar eginen ditu heldu den astean eta hurrengoan, herritarrak «egoeraren larritasunaz» informatzeko eta urriaren 12an eginen den manifestazioaren berri emateko. Batzarrak bortz egunetan banatuko dituzte:
- Urriak 4, asteartea: Elbete, Irurita eta Ziga
- Urriak 5, asteazkena: Azpilkueta, Berroeta eta Oronoz
- Urriak 6, ortzeguna: Almandoz, Erratzu eta Gartzain
- Urriak 7, ortziralea: Arizkun, Arraioz eta Elizondo
- Urriak 10, astelehena: Amaiur, Aniz eta Lekaroz
Batzar guziak 19:30ean eginen dira eta herritar guziak gonbidatu dituzte parte hartzera.