Ipuin kontaketa eta 'Amaiur' liburuaren aurkezpena larunbatean Erratzun

Ttipi-Ttapa 2022ko irailaren 29a

Amaia Elizagoien ipuin kontalariak Begoña Durrutyrekin batera egindako Amaiur ipuin liburua aurkeztuko du haurrendako larunbat honetan Erratzuko plazan, Gaztelu elkarteak eta Erratzuko Herriak antolatua. Lehenik ipuin kontaketa izanen da 17:00etan, eta 19:00etan liburuaren aurkezpena eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun