'Udazkenean ere bizikletan nonahi, bizikletan noranahi' lelopean, bizikletaren erabilera sustatzeko martxa antolatu dute Talde Ekosozialak, Baztan Ikastolak, Elizondoko Eskolak, Baztandarra Taldeak, Baztango Udalak eta Elizondoko Herriak. Urriaren 7an, ortziralean, Elizondoko plazatik abiatuko da 19:00etan.
Gainera, «hitzordu herrikoi, alai eta gozagarria» izan dadin, DJ Reimyk musika jarriko du karrikabueltan bere bizikleta bereziarekin. Itzuli girotu eta musikatua izanen da, adin guziei zuzendua.