Uda giroa

Anizko bestak ospatuko dituzte irailaren 30etik urriaren 2ra

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 28a, 07:00

Uda akitu bada ere, aniztarrak bestetarako gogotsu daude eta egitarau zabala prestatu dute hiru egunetarako

Irailak 30, ortziralea: 11:00etan ezkila jotzea, altxaferoak eta itzulia herriari musikariekin. 11:30ean herri krosa haur eta helduendako. 12:00etan aniztarren arteko frontenis txapelketa. 14:00etan bazkaria eta 16:00etan frontenis txapelketako finala. 20:00etan mutil dantzak, 21:00etan baztan zopak eta 00:00etan dantzaldia Bizphiru pelau taldearekin. Goiz aldera xingar jatea.

Urriak 1, larunbata: 11:00etan puzgarriak, 12:00etan paella lehiaketa haur eta helduentzako eta 14:00etan bazkaria frontoian lehiaketako paella eta postreekin. 15:00etan puzgarriak eta 16:00etan mus txapelketa. 18:00etan Ados pilotako emakumeen partida: Etxekolonea eta N. Agirre, Arrieta eta Mendibururen kontra. 19:00etan txokolate jatea eta ondotik dantzaldia Salaberrirekin. 21:00etan herri afaria eta ondotik dantzaldia berriz ere Salaberrirekin. Akitzeko, xingar jatea izanen da.

Urriak 2, igandea: 12:30ean otordua bertako produktuekin, 14:00etan zikiro jatea Hauspolariekin eta 17:00etan V. Bingo txapelketa. 19:00etan karaokea eta ondotik dantzaldia Hauspolariekin, xingar jatea eta kantaldia suaren inguruan. Akitzeko, Gaixoak aniztarrak eta herriari itzulia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun