Basozabal izan zen bizkorrena eta 20 minutu eta 55 segundo behar izan zituen sei enborrak mozteko (bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko). Bigarren Hodei Ezpeleta izan zen (21.51), hirugarren Joxean Etxeberria (24.47), laugarren Xabier Zaldua (25.45), bosgarren Luis Mari Txapartegi (26.59) eta seigarren Iban Resano (27.19). Finaletik kanpo gelditu ziren Oier Kañamares (27.45), Xuban Kañamares (28.06), Juanjo Lopez Azpilikueta (31.14) eta Alvaro Garcia (33.33).