Baztango Udalak 19.621,60 euroko dirulaguntza hartu du aurten, Baztango Ezkerra udal taldeak bultzatua, Zozaia auzoko karrikak asfaltatzeko. Laguntza horri esker, zoladura berritu ahal izan dute.
Baztango Ezkerrak asfaltatze lanak bisitatu ditu aste honetan, eta bertan izan dira Florentino Goñi eta Iñigo Iturralde zinegotziak, Jorge Oteiza Oronoz-Mugairiko alkatea, Marisa de Simon IEko parlamentaria eta Carlos Guzman IUNeko koordinatzailea. Bisitan Goñik txosten bat eman dio parlamentariari, 2023ra begira 53.000 euroko kontu-sail bat onartu dezaten, bailarako bideak berritzea izanen duena helburu.