Foruzaingoak jakinarazi duenez, Urdazubiko 89 urteko gizon bat larriki zauritua izan da errepidetik arekara atera eta irauli egin denean gaur goizean, 09:30ean, Otsondoko mendatean beheiti zihoala. 63. kilometroan gertatu da istripua eta suhiltzaileak, foruzainak eta mediku ekipoa hurbildu dira bertara. Gizona helikopteroan eraman dute Nafarroako Ospitale Unibertsitariora.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.