Joseba Sarrionandia idazleak eta Ines Osinaga Gose taldeko abeslariak 'Olatu arteko txalupa arraroa' poesia eta musika emanaldia eginen dute igandean Elizondoko Arizkunenea kultur etxean 18:00etan, Baztango Kultura Zerbitzuak antolatua.
Olatu arteko txalupa arraroa
Joseba Sarrionandiak Kuban sortutako letrekin eta Gose taldearen musikarekin, duela hamarkada bat Gosariak proiektua egin zuten. Orain, idazlea Euskal Herrian dela, letra horien jatorria eta zergatia azalduko ditu, Ines Osinagak musika jotzen duen bitartean.