Behi azienda piriniotarraren XXXIII. lehiaketa-enkante nazionala eginen dute asteburuan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 21a, 09:00
Irudia: Ondikol.

Larunbat eta iganderako hainbat ekitaldi prestatu dituzte

Behi azienda piriniotarraren XXXIII. lehiaketa-enkante nazionala ospatuko da asteburu honetan Elizondon, bi urteko geldialdiaren ondotik. Baztango Udalak, Aspina-Conaspi erakundeak eta Cederna Garalurrek antolatu dute feria.

Larunbatean, irailaren 24an, 09:00etan hasiko da erakusketa eta 14:00ak arte txanda kalifikatzaileak eginen dituzte. 17:30etik 20:00etara, berriz, behien erakustaldia eta kalifikazio komentatua eginen da. Honez gain, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara artisauen eta nekazarien azoka izanen da. Gainera, 19:00etan Haragitarako Behien Jardunbide Egokien aurkezpena (BovINE H2022 proiektua) eginen dute.

Igandean, behi aziendaren erakustaldia izanen da 09:00etatik 12:00etara eta 10:00etatik 14:00etara nekazari eta artisauen azoka ere izanen da. 11:30ean Nafarroako Aratxearen eta Baztango gasnaren dastaketa eginen da eta 12:30ean aziendaren enkantea. 13:00etan sari eta garaikurren banaketa eta Piriniotar behi arrazako III. argazki lehiaketako sarien banaketa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun