Baztango Kultura Zerbitzuak antolatua, Apaiz kartzela dokumentala proiektatuko dute irailaren 22an, ortzegunean, 19:00etan Iruritako Gizarte Bilgunean. Gainera, filma aurkezten izanen dira Ritxi Lizartza zuzendaria, Xabier Amuriza protagonista eta Pello Zia Gaztelu.
Sinopsia
Frankoren diktaduraren eta Vatikanoaren arteko konkordatua zela eta, munduko apaizentzako kartzela bakarra sortu zen Zamoran, frankismoaren aurka altxatu ziren abadeak zigortzeko. 1968 eta 1976 artean 53 apaiz –gehienak Euskal Herrikoak– han espetxeratu zituzten Franco diktadorearen errepresioaren aurkako jarrera erakustegatik eta sermoietan hura salatzeagatik. Abadeek 12 urteko kartzela-zigorra jaso zuten.