Laxoa Elkarteak antolatuta Laxoa Egunak ospatu dituzte asteburu honetan Iruritan, Elizondon eta Arraiozen. Erakustaldiak egin dituzte Iruritako eta Elizondoko trinketetan eta Arraiozko laxoa plazan. Pilotaleku hauek zenbait piota jokamolde hartu dituzte aste hondarrean: bote luzea, paxaka eskuz, paxaka, laxoa eta laxoa motza. Horietako batzuk ez dira hain ezagunak eskualdean. Laxoa Elkarteko pilotariekin batera, Ipar Euskal Herrikoak eta Gipuzkoako Villabonakoak ere aritu dira. Laxoa Egunak akitzeko, igandean omenaldia eskaini zitzaion Arraiozen Mikel Organbideri, otsailean istripu batean hildako Arraiozko pilotariari.